Tresna honek herritar gisa duzun profil digitalaren gutxi gorabeherako ikuspegia emango dizu, era pertsonalizatu batean, jarraian beteko duzun galdetegiaren erantzunak neurtuz.

Egitura zehatza dauka galdetegiak, gaitasun digitalen gaineko Europako DIGCOMP esparruan oinarriturik, eta 25 bat minutu beharko dituzu bete ahal izateko.

Amaitutakoan emaitzak jaisteko aukera izango duzu, zure profil digitalaren txosten pertsonalizatu batean.

Galdetegia 3 gai multzotan dago egituratuta. Gai multzo horietan, zure egungo egoera autoebaluatu beharko duzu, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKTekin) loturiko zenbait alderdiren inguruan.